XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hainbeste denbora elkarrekin eman ondoren horretaz behintzat ziur egon beharko ginateke.

Horrela bada, zoazte zuok biok eta itxaron iezadazue hor behean, bazkaria neronek ordainduko dut-eta.

Gero, etxekoandrearengana zuzendu eta galdetzen dio: - Ez al duzu hau baino ardo hoberik? Urtetsuagoa den beste ardoren bat?

-Bai, lagun, bai, baina barrika oraindik ireki gabe dago eta gaur ez da nire senarra etxean.

-Beno, hori baino ez bada gogo onez lagunduko zaitut etxandre!

Eta sotorat jaitsi ziren biak. Bien bitartean beste biak eskerrak ere eman gabe joan ziren handik.

Sotoan, pikaroak barrika birabarki batekin zulatu eta nahi adina edan zuen bertatik. Gero, zuloa tapatzeko ohola behar zuela erran zion etxandreari:

-Etxandre, banoa arrapalada bizian ohola edo beste zerbaiten bila! Egon zaitez hementxe lasai! Oihala edo ohola edo zerbait izanen da hor goian eta berehala naiz hemen! Bitartean, atzamarraz estali ezazu zuloa eta itxaron instant batez...

Eta iluntzean tabernaria etxerat bueltatu zenean, han aurkitu zuen bere emaztea barrikaren zuloan atzamarra sartuta, konkortuta eta oso nahastuta...

Hurrengo egunean ikasleak beren etxeetarat iritsi ziren.